B I B L I O G R A F I A
Guk informazio gehiena www.google.com etik atera dugu eta ez zegoena www.wikipedia.com etik.
Argazkiak berriz www.google.com etik atera ditugu.
Bideoak Youtubetik jarri ditugu hor bai zeuden bideo interesgarrienak.
Guk informazio gehiena www.google.com etik atera dugu eta ez zegoena www.wikipedia.com etik.
Argazkiak berriz www.google.com etik atera ditugu.
Bideoak Youtubetik jarri ditugu hor bai zeuden bideo interesgarrienak.
Nahiko lan errexa egin zaigula esan genezake:
Alde batetik informazioa bilatzea nahiko errexa izan da eta bestalde informazioa bilatzen ari ginen bitartean gauz asko ikasi bai ditugu.
Bestetik, taldean lan egin dugu egun batean Leirek beste batean Iratik eta nahiko ondo moldatu gara.
Gainera gure ustez lana interesgarria izan da Youtubetik bideoak ateratzea bai zeuden eta kasu onetan gainera bloga nola erabiltzen den ere ikusi dugu eta pixkanaka pixkanaka ikasten ere ari gara.
Nola sortzen dira mendikateak?
Menditan nabari denez, postura guztietan aurkitzen dira geruzak: batzuk isurika, besteak zutik, besteak tolestaturik. Eta hala ere, sortzerakoan horizontalean eratu ziren guztiak. Baina gero bultzada orogeniakoen ondorioz, alboko indarren menpez, batzuk tolestatu, beste batzuk dislokatu, geruzak hautsiz, mendikateak eratu egiten dira .
Geotektonika da fenomeno hauek aztertzen dituen geologi atala.
Tolestura eta failak dira gertatzen diren fenomenoak.
Tolesturak: mendikateen zimurtze eta bihurtzeak dira.
Faila: geruza bat hautsi eta bietako alde batera erortzen denean sortzen da. Askotan faila bat baino gehiago egiten dira eta orduan sakana tektoniko eta pilare tektonikoak eratzen dituzte.
Geruzak, bata bestearen gainean sortu ziren. Batere nahasi gabe aurkitzen badira, konkordantzian daudela esaten da. Baina batzuk sortu ondoren mendi berriak sortzen badira, geruza mugitu eta higatu egiten da, horien gainean beste geruza berriago batzuk eratuz eta diskordantzia sortuz.

Lan hau, hirugarren ebaluazioko lan bat da. Plaken tektonikari buruz doa eta zer ondorio ekar ditzaken ere aipatzen ditugu. Sumendiak, tsunamiak, lurrikarak.. azaltzen dira eta bakoitzaren definizioaz aparte ezaugarriak ere agertzen dira.
Sumendi bat Lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da, barnean dagoen arroka urtu eta beroa, errautsak eta gasak ateratzen uzten duena lurbarnetik. Sumendien aktibitateak arrokaren estrusioarekin harremanetan dauden ekintzak barne hartzen ditu eta honekin lotzen diren mendien formazioak.
Sumendiak orokorrean bi edo hiru plaka tektoniko elkartu edo bereizten diren lekuetan aurkitzen dira. Ozeano erdiko gandorretan "dibergentziaz sortutako sumendiak" daude eta subdukzio eremuetan "konbergentziaz sortutako sumendiak". Sumendiak ez dira sortzen faila transformakorrak dauden lekuetan (San Andreas faila). Sumendiak ere lurrazala txikiagotzen denean sortzen dira, hotspotekin loturarik gabe.
Azkenik, beste sumendi batzuk mantuko lumen ondorioz sortzen dira, hotspot deritzonetan. Hauek plaken mugetatik urrun gertan daiteke, Hawaiin bezala. Sumendi mota hauek beste leku askotan aurkitzen dira Eguzki Sisteman.
1. Magma chamber
2. Bedrock
3. Conduit (pipe)
4. Base
5. Sill
6. Branch pipe
7. Layers of ash emitted by the volcano
8. Flank
9. Layers of lava emitted by the volcano
10. Throat
11. Parasitic cone
12. Lava flow
13. Vent
14. Crater
15. Ash cloud
SUMENDIAK:
Lurrikarez ari garenean gure ingurunetik urrutiko fenomenoak imajinatzeko joera izaten dugu. Noski, hedabideetako titularretara azaltzen diren katastrofe sismiko izugarri horiek guregandik urrutiko eskualdeetan jazo ohi dira. Halaz ere, ez ahaztu Penintsula Iberikoa plaka euroasiatikoaren ertzean dagoela, plaka afrikarrarekin egiten duen kolisio-gunean. Bi kontinenteen arteko lekualdatze tektonikoak eskualde mediterraneoan jarduera sismikoa eragiten du eta Grezia, Turkia eta inguru horietako lurrikara eskergen kausa da. Espainian, urte osoan 1.200 eta 1.400 bitarte lurrikara hautematen direlarik, horietatik 870 inguru ez dira 4. gradura iristen, Richter eskalan.

Lurraren azala 70 kilometroko lodieradun dozena bat plakak osatzen dute. Plaka tektoniko horiek duela milioi urte asko etengabe ari zaizkio bata besteari egokitzen eta pixkanaka egun ezagutzen dugun planetako azalera moldatu dute, baina prozesua ez da gelditu, ez da amaitu. Fenomeno horren ondorioz moldatu dira kontinenteak eta erliebe geografikoak. Kasu batzuetan plaka horiek magmazko ozeano baten gainean elkarren kontra egiten dute talka, batak bestearen aurrerabidea eragotziz. Hori gertatzean plaka bat aurrekoaren gainetik edo azpitik mugitzen hasten da, topografian aldaketak eraginez. Mugimendua galarazten denean tentsiozko energia metatzen delarik, halako batean energia hori askatu eta plaka batek bestea bortizki jo eta hautsi egingo du: une horretan liberatzen den energiak sortarazten du lurrikara. Hitz gutxitan laburtzeko, lurrikara da Lurraren geruza edo azaleran metaturiko energiaren bat-bateko liberazioa, norabide guztietara uhin gisa hedatzen dena.
Plakek elkarren kontrako indar hori eragiten duten zonak dira eta, seguruenik, fenomeno sismikoak jazoko diren tokia. Plaka horien mugetatik urrun lurrikaren %10 baizik ez dira gertatzen.
Lurrikararen energia Lurraren sakoneko -azaleratik kilometro askotara egon baitaiteke- gune horretantxe askatzen da.
Hipozentroaren gain-gainean dago, Lurraren azaleran, eta berton lurrikararen intentsitate handiena hautematen den gunea da.
Sismografo izeneko aparatuak Lurraren bibrazioa paperean erregistratzen du, bi uhin mota ezagutzen dituelarik: azalekoa -Lurraren azalean zehar doana, planetaren bibrazio nagusia (eta, seguru aski, kalte handiena) eraginez- eta erdialdeko edo gorputzekoa -Lurrean zehar doana, sakoneratik abiatuta-.
Lurrikaran liberatzen den energia sismikoa irudikatzen du. Eskala era potentzial edo erdilogaritmikoan doa behetik gora; beraz, gorako gradu bakoitzak (gutxienez) hamar aldiz energia gehiagoren areagopena adierazten du. Adibidez, 4 magnitudea ez da 2 magnitudearen bikoa, ehun bider gehiago baizik.
Giusseppe Mercalli italiar sismologoak 1902 urtean sortu zuen hamabi graduz osaturiko eskala hau ez da oinarritzen erregistro sismografikoetan, horiek estrukturetan sortarazitako efektu edo kalteetan eta jendeak hautemaniko sentsazioan baizik.
Lurrikara bat zein toki eta unetan gertatuko den eta zein magnitudetakoa izango den aurreikus dezakeen metodorik ez dago oraino. Mugimendu sismikoak, egiari zor, jokabide kaotiko samarra agertzen dute gehienetan. Hori baino postura errealistagoa da lurrikara-arriskua dagoela adieraztea: zona jakin batean magnitude aldagarri ezezaguneko gertakizun sismikoa erregistratzeko probabilitate estatistiko bat dagoela esatea baino ziurtasun sendoagorik ez baitago bermatzerik egun.
LURRIKARAK:
DEFINIZIOA :
Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
TSUNAMIAREN EZAUGARRIAK :
Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.
Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.
Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.
ZER DA PLAKEN TEKTONIKA ?
Plaken tektonika Lurraren funtzionamendua azaltzeko XX. mendean Alfred Wegenerrek sorturiko teoria da. Teoria honetan Kontinenteen jitoa azaltzen da eta Geologian onarpen handiena duen azalpena da.
Plaka tektoniken teoriaren jatorrian beste bi teoria aurki daitezke:
kontinenteen jitoaren teoria alde batetik eta lurrazal ozeanikoaren hedapenarena bestetik.
Lehenengo Teoria Alfred Wegenerrek proposatu zuen XX. mendearen hasieran eta horrekin kontinenteen kosten artean zeuden antzekotasunak azaldu nahi zituen. Bere teoria Pangea izeneko superkontinente baten antzineko existentzia zen, Permiarrean banandu zena gaur egungo egoerara iritsi arte. Teoria hau alde batera utzi zen eta jendeak ez zuen begi onez hartu ez zelako azaltzen zeintzuk indarrek hartzen zuten parte mugimendu hauek sortzeko.
XX. mendearen erdialdean lurrazal ozeanikoa hedatzen ari zela proposatu zuten, erdi-ozeanoko gandorraren ikerketa geologiko eta geofisiko ugari zirela eta. Ikerketa hauek sonarraren asmakizunarekin egin ziren, Bigarren Mundu Gerraren ostean.

Plaken tektonika, beraz, aurretik izandako bi teoria hauek hartu eta Geologian ematen diren hainbat prozesuren (ia guztien) azalpena ematen zuen Teoria izan zen.
1950 eta 60ko hamarkaden artean sortu zen teoria da. Alfred Wegenerrek oinarri sendoak jarri bazituen ere teoria hau kolektiboa da eta hainbat diziplina ezberdinetako kideen hartu zuten parte:
- Tuzo Wilson eta Walter Pitman geologoak, Harry Hess eta Alan Cox geofisikoek eta Linn Sykes, Hiroo Kanamori eta Maurice Ewing sismologoek bestek beste ekarpen handiak egin zituzten.
KONTINENTEEN JITOA: